aurkari gogorra hartuko du gaur Hernanik etxean, Donostiako Berio taldea alegia. Talde zaila da Donostiarra eta denboraldi oso ona ari dira egiten; bosgarren daude sailkapenean, lidertzatik 4 puntura. Hernaniarrak berriz, kolpe gogorra hartu zuten joan den astean Añorgaren kontra, eta gaur irabaziz gero, garaipen handia izango da. Bestalde, partidu hasieran bi taldeak Euskal Herriko selekzioaren aldeko pankartarekin aterako dira zelaira; azken aldian izan diren gora beherak direla eta, gainontzeko jokalariei elkartasuna azaltzeko asmotan.