Jubenilek bakarrik jokatuko dute, gaur kiroldegian Oiarsoren aurka

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 20a, 01:00

Asteburu honetan, Hernaniko saskibaloi taldeetatik jubenilek bakarrik izango dute partidua. Aurkaria Errenteriako Oiarso taldea izango da. Partidua, gaur, arratsaldeko 16:15etatik aurrera Kiroldegian. Bestalde, senior taldeak asteburuan jokatu beharrean, ostegunean jokatu zuen Cafes Aitonaren kontra. Joan den asteburuan liderraren aurka galdu eta gero, hernanirrek, itxuraz, partidu zaila zuten ostegunean Cafes Aitonaren kontra; hauek bi partidu bakarrik irabazi dituzten arren, talde zaila izan ohi da. Hala ere, ostegunean hernaniarrek ez zuten oso partidu ona egin, baina azken laurdenean emaitzari buelta ematea lortu zuten; partidu osoan berdinduta ibili baitziren. Partidu hau urte honetako azkenekoa izan zen hernaniarrentzat, eta Roge Miguez taldeko entrenatzailearen esanetan «ostegunean irabazi eta gero, Hernanik ezin hobeto bukatu du 2008garren urtea. Urte osoa kontuan izanik, hau da, joan den urteko denboraldia eta oraingoa, 21 partidu irabazi ditugu eta 4 galdu».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!