hasiera batean partidu erosoa izango du gaur Hernaniko errugbi taldeak Landaren. Joan den asteko helburua liderrari, Gernikari, irabaztea lortu ez zuten arren, indartsu eta gogotsu dira hernaniarrak gaurko partidua irabazteko.
Belenosen aurka
Hernanik Belonosen aurka jokatuko du gaur. Belonos azken hirugarrena da sailkapenean eta hernaniarrengandik 17 puntura dago. Hernani berriz, nahiz eta joan den astean galdu, goiko postuetan mantentzen da, bigarren, 25 punturekin; Gernikagandik 3 puntura. Gaur irabaziz gero, berriro ere Gernikarekin puntutara berdinduta jartzeko aukera izango luke talde txuri berdeak.
Ordutegia aurreratu dute
Partidua Landaren jokatuko da arratsaldeko 15:30etatik aurrera. Normalean partidua beranduago jokatzen den arren, negua izanda lehenango iluntzen du, eta eguneko argia aprobetxatzeko aurreratu egin dute.