Palako finalerdia jokatuko dute hernaniko jubenil eta seniorrek, gaur Ibarran

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 20a, 01:00

hernaniarrak ezin hobeto dabiltza azken aldian pelotan, eta horren seinale dira azken asteburuetan jokatzen ari diren partidu garrantzitsuak.

Paletan finalerdietako partidua
Jubenil eta senior neskek paletako finalerdiak jokatuko dituzte. Jubeniletan Hernaniko bi bikote izango dira aurrez aurre; Ane Lizeaga-Eneritz Perez/Amaia Irazustabarrena-Eli Gutierrez. Seniorretan Garbiñe Tijerok eta Leire Lukasek Pierola eta Argainen kontra jokatuko dute, Real Sociedad taldekoak. Partiduak, gaur 16:00etan, Ibarran.

Gipuzkoako txapelketa
Esnal eta Gorrotxategi hernaniarrek ezkuz binakako gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute bihar, 2garren mailakoa. Aurkariak Usurbilgo Huizi eta Txapartegi izango dira. Hernaniarrak sasoi betean daude eta finala irabazteko faboritoak dira. Partidua Bergaran 10:00etan hasiko den jaialdiko 2garrena izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!