Santo Tomasetako jaialdia izango da gaur Plaza Berrin eta Orkolagan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 20a, 01:00

ASTEBURU honetan ez da txistorrarik faltako herrian. Taberna eta dendetan jartzen dituzten pintxoez gain jaialdiak ere antolatu baitituzte herriko zenbait lekutan.

Jaialdia Plaza Berrin
San Joan Konpartsak antolatuta, goiz eta arratsalde, jaialdia izango da gaur Plaza Berrin, eta egun osoan txosna izango da bertan jan edanekin. Goizeko 11:30etatik 14:30etara, talogileak izango dira eta gerturatzen denak txistorra taloan bilduta jateko aukera izango du. Arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara, Ezpeletatik etorritako talde batekin erromeria izango da Plaza Berrin. Eta nola ez, arratsaldean ere izango da txistorra jateko aukera.

Txistorrada Orkolagan
Orkolagan ere izango da gaur txistorra jateko aukera. Goizeko 11:00etatik aurrera, sagardoa, txistorra eta gaztainak izango dira aukeran. Goizeko 11:30etan umeentzako jokoak antolatu dituzte. Eguerdiko 13:30etan, toka txapelketa izango da auzoa, girotzeko. Izen momentuan bertan eman behar da.

Bihar ere bai
Bihar, Santo Tomas egunean, txistorra jateko aukera izango da: goizeko 11:00etatik aurrera Goiz Eguzkin eta arratsaldeko 17:00etan Zaharren Egoitzan. Gazte Txokoan ere egingo dute txistorrada. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!