SEIGARREN urtez jarraian, Errapia Hernaniko artisten taldeak Errapia Festa antolatu du gaurko. Beraz, goiz eta arratsalde sormena izango da nagusi, Zikuzulon, Zikuñagako artelekuan (garai bateko eskolak).
Egun osoko egitaraua
Egun osoko egitaraua izango da gaur Zikuñagan. Goizeko 11:00etatik aurreara haurrentzako eskulanak izango dira, eta urtero bezala, Zikuzulo eraikineko paretetan muralak egingo dituzte. Eguerdiko 14:00etan bazkaltzeko elkartuko dira, bertan.
Arratsaldean emanaldiak izango dira: 16:00etan, lorearen nahia dantza emanaldia; 16:30etan bideo emanaldia; 17:30etan Adarragako txokolatada; 18:00etan musikarekin girotutako poesia emanaldia; eta 19:00etan Barruren musika saioa. y