Yone Boutique areto futboleko taldeak Lesakako Gure Txokoaren aurka jokatuko du gaur. Partidu zaila eta garrantzitsua izango da, talde lesakarra bigarrena baita sailkapenean. Julen Giraldo taldeko entrenatzailearen esanetan «ikusteko, partidu polita izango da gaurkoa, bi taldeek duten guztia emango baitute. Hala ere, lesio batzuen ondorioz, gure taldeko jokalari batzuk ezin izango dute partidua jokatu, eta hori arazoa izan daiteke guretzako. Bestela, partidu ona izatea espero dugu eta bide batez, hiru puntuak etxean geratzea; horrela, sailkapeneko goi postuetan mantetzea lortuko dugu». Partidua gaur, arratsaldeko 18:30etatik aurrera kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!