Asteburuan urteko kuota jasoko dute etxez-etxe Osiñagan. Kuota 10 eurokoa da eta trukean euro bateko Gabonetako Loteria jasoko dute ordaintzen dutenek. Horrekin batera
zozketa batean parte hartzeko boletoa eskuratuko dute. Saria Gabonetako saskia izango da. Bestalde, bihar, mus txapelketa izango da Elorrabi sagardotegian. Izen emateak 20 euro balio du eta sari ederrak izango dira aurreneko lau bikoteentzat. 16:00etan hasiko da txapelketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!