EAJ-PNV «Egia da soldatak igo direla, baina diru laguntzak 2009ko aurrekontuan izoztu direla esatea falta zitzaidan»

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 20a, 01:00

ANDONI Amonarraizek hainbat azalpen eman ditu, dirulaguntza eta soldaten inguruko prentsa oharrak sortutako eztabaidaren aurrean: «osteguneko plenoan Gobernu Taldeko kideek informazio erreala eman ez nuela aipatu zuten». «Esan zidatenez, akatsa etorri zitekeen, diru laguntzen kasuan, 2009 datuak bakarrik kontuan hartzetik, eta arrazoi dute» aipatu du. Andoni Amonarraizek dioenez, «egia da soldatak %5,2 igo direla 2008an eta %5 igoko direla 2009an, inork ez zidan kontrakorik esan, baina nire artikuluan esatea falta zen, diru laguntzak 2009ko aurrekontuan izoztuko direla». Bukatzeko EAJ-PNVko bozeramaileak Alkatea zoriondu du «torturaren aurkako mozioa bozkatzerakoan kalitateko botoa ez erabiltzeagatik». Bozeramailea pozik agertu da «oraingo honetan kontsentsua gailendu delako inposaketa beharrean».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!