GOBERNU TALDEA «EAJ-PNVko bozeramaileak soldata eta diru laguntzen inguruan emandako datuak ez dira zuzenak»

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 20a, 01:00

EAJ-PNVko bozeramaileak, Andoni Amonarraizek, prentsa bidez emandako soldata eta dirulaguntzen datuak zuzenak ez direla azaldu zuten Gobernu Taldeko kideek, osteguneko Plenoan. Andoni Amonarraizek prentsa oharrean aipatu zuen «Gobernu Taldeak 2 urtetan soldatak %10,2 igo dituela eta taldeei emandako diru laguntzak izoztu egin dituela». Gobernu Taldeak aipatu zuen EAJ-PNVko bozeramaileak ez dituela datuak behar bezala interpretatu: «zergatik soldaten kasuan bi urtetako igoera hartu du kontuan eta dirulaguntzen kasuan azken urtea bakarrik? Bi datu horiek konparagarriak izateko, diru laguntzen azken bi urteetako joerari erreparatu beharko lioke EAJko bozeramaileak». Gobernu Taldeko kideek azaldu dutenez, azken bi urteetako datuak kontuan hartuta, «soldatak %10,2 igo dira, eta diru laguntzak %20,11». Bestalde, aipatu dute Gobernu Taldeko arduradunek, garai bateko Gobernu Taldeko kideak «baino dexente gutxiago irabazten» dutela: «nahiz eta soldatak igo aurreko legealdiko Alkatea eta zinegotziek baino 1000 euro pasa gutxiago irabazten dugu, eta harro gaude erabaki horrekin».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!