Asteburuan kuota kobratuko dute Osiñaga auzo elkarteko kideek. Etxez etxe ariko dira eta gogorarazi dute urteko kuota 10 eurokoa dela. Kopuru horretatik, euro 1, Gabonetako Loterian jasoko dute ordaintzen dutenek. Horrekin batera, kuota ordaintzen dutenen artean, Gabonetako saski eder bat zozketatuko dute. Eskertuko dute, etxean izango ez direnek, kuota bizilagunari ematea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!