‘El baño de Papa’ pelikula jarriko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko abenduaren 18a

Abenduko azken zine klub saioa izango da gaur Biterin. El baño de papa pelikula jarriko dute. Pelikula Uruguayen kokatua dago 1988an. Melo izeneko herri batean Juan Pablo II-ren bisitaren zai daude. Bisitak jendetza ekarriko du, baina askoren helburua izango da bisita honen bueltan nola edo ahala negozioa egitea. Gaur gaueko 21:30etan, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!