BIHAR bukatuko da Wukroren alde dirua biltzeko artelan erakusketa eta salmenta. Erakusketan herriko artista ezberdinek lanak jarri dituzte eta nahi izanez gero erosi ere egin daitezke. Jasotako dirua Wukrora bidaliko dute, Angel Olaran misiolari hernaniarrak dituen proiektuak laguntzeko. Erakusketa arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara ikusi ahal izango da.
Bertako umeei
laguntzeko proiektuak
Wukron hainbat proiektu ari da aurrera eramaten Angel Olaran, hainbat arlotan: desertizazioa gelditzeko neurriak hartzen ari dira, prostituzioari aurre egiten saiatzen ari dira, bertako umeei jaten ematen diete, eta baita aterpea eta hezkuntza ere.
Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte ahal duten neurrian aportazioa egiteko.