gabonEN bueltan herriko jende ugari biltzen duen kontzertua antolatzen du Kantuz abesbatzak. Aurtengoan ere urteetako ohiturari helduko diote eta herriko jende ugari bilduko da bertan kantatzera: aurreikusitakoaren arabera 500 lagun inguru. Tartean izango dira, Inmaculada ikastetxea, Elizatxo ikastola, Urumea ikastola, Langile ikastola, Hernani Musika Eskola, Doinu Zale Musika Eskola, Parrokiko korua, Ozenki abesbatza eta Kantuz abesbatza. Kontzertuan Gabonetako abestiekin osatutako errepertorioa eskainiko dute. Herritarrek gustora entzuten dute kontzertua, eta horren seinale da eliza puntaraino betetzen dela. Kontzertua arratsaldeko 20:00etan izango da, San Joan Bataiatzailearen parrokian.