Gabonetako argien inguruan, herritarrek duten iritzia jaso nahi du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 18a, 01:00

GABONEN bueltan kalean argiak jartzen ditu Udalak. Datorren urtean jarri beharreko argi kopurua zehazteko eta herritarrek gaiaren inguruan duten iritzia jakiteko ekimena jarri du martxan Udalak. Ekimen honen bidez, herritarren iritziak jaso nahi ditu. Proposamenak eta iritziak urtarrilaren 11 bitartean eman ahal izango dira eta bi bide daude. Aukera bat da herrian barrena jarri dituzten buzoi berdeetan aurrez eskuratutako paperak sartzea. Buzoiak udaletxe sarreran, Biteriko sarreran eta kiroldegiko sarreran daude. Iritzia emateko orriak ere bertan eskatu behar dira. Beste bidea da www.hernani.net webgunearen bidez ematea iritzia.

Argien kostua Udalak hainbat datu eman ditu
Gabonetako argien inguruan. Azaldu duenez, Gabonetako argiak jartzea honako kostua du: argiak alokatzea 19.000 euro; argiak jartzeko enpresa kontratatzea 23.000 euro, argi kontsumoa 1.000 euro. Guztira 43.000 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!