ANDONI Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramaileak, prentsa ohar batean bidez, hainbat galdera luzatu dizkio Gobernu Taldeari. Gobernu Taldeak duela gutxi aurkeztu du 2009ko Udal Aurrekontuen proposamena, eta orain, oposizioko alderdiek alegazioak aurkezteko aukera izango dute.
Soldaten igoera
Andoni Amonarraizek galdetu du ia nola den posible «ezkerrekoa eta solidarioa den Gobernu Talde batek bere buruari soldata %10,2 igotzea (%5,2 2008an eta %5 2009an) eta talde eta kolektiboen diru laguntzak izoztea?». Honekin lotuta Gobernu Taldearen bi asesoreren soldatak aipatu ditu: «asesore juridikoaren soldata %19,5 igo da (71.566 euro irabazten ditu urtean, astean 20 orduko kontratuarekin); eta hirigintzako asesorearen soldata %34 igo da (66.973 euro irabazten ditu urtean, astean 17 orduko kontratutarekin)».
EAJ-PNVko bozeramaileak galdetu du ia nola den posible «gehiegikeria hauei aurre egiteko 980.000 euroko prestamoa eskatzea».
Etxez etxeko laguntza
Gobernu Taldea etxez etxeko laguntza zerbitzuaz ahaztu dela irizten dio Andoni Amonarraizek: «nola da posible etxez etxeko laguntza zerbitzuaz eta zerbitzua behar duten pertsonetaz ahaztea? eta proposatzea zerbitzu honek eman beharreko ordu kopurua murriztea eta horren ondorioz zerbitzua jasoko duten pertsonen kopurua jaistea?».
Bukatzeko, aipatu du Gobertu Taldeko kideek «hobe luketela asesore eta politikarien soldatak jaistea, oposizioko ordezkari politikoek egin duten bezala, eta extra horiek herri honetan behar gehien duten kolektiboentzako izango balira, izan ere, aurrekontuak onartzen badira, extra horiek beren poltsikoetan sartuko baitituzte».