Iñaki Ubiriarekin sukaldatzen ikasten ari dira Gure Etxolan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 18a, 01:00

GABONETAKO sukaldaritza ikastaroarekin jarraituko dute gaur Gure Etxola emakume zentroan. Iñaki Ubiria sukaldaria etorri da aurten ere, eta sukalderako bere sekretu guztiak erakusten ari zaizkie Gure Etxolara gerturatu direnei. Urtetik urtera plater goxoagoak prestatzen ari dira, atzokoan esaterako, Gabonetako bazkari eta afarietan jateko moduko postreak prestatzeari ekin zion. Ikastaroak gaur izango du bigarren saioa, eta elkarteko bazkideak direnak eta ez direnak daude gonbidatuta. Gaur arratsaldeko 17:00etan, Gure Etxolan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!