Haurrentzako saioarekin hasiko da gaur Bertsolata

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 17a, 01:00

HAURRENTZAKO saioak emango dio hasiera gaur aurtengo Bertsolatari. Aurtengoa joan den urtekoa baino laburragoa izango da, baina, hala ere, bertsoekin gozatu nahi duenak izango du nahiko aukera. Urtero bezala, lehen saioan haurrak izango dira nagusi. Lehen ekitaldi honetan parte hartuko duten bertsolariak Jon Maia eta Agin Rezola izango dira. Haurren saioan gai jartz eko modua berezia izango da, marrazki bidez egingo baita. Gaiak jartzen arduraduna Unai Gaztelumendi izango da. Hitzordua gaur, 14:30etan Biteri kultur etxean.

Beste hiru ekitaldi
Haurrentzako saioaz gain, aurtengo bertsolatak beste hiru ekitaldi ere izango ditu, guztiak Gabonen bueltan. Bigarren ekitaldia Bertso Jaialdia izango da, abenduaren 27an, 22:30etatik aurrera. Jaialdian parte hartuko duten bertsolariak honakoak izango dira: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Unai Gaztelumendi eta Xabier Legarreta. Gaiak jartzeaz Joxe Luis Urdangarin arduratuko da. Hirugarren ekitaldia berriz, Urte Zaharreko erronda izango da. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera arituko dira herrian barrena. Bertsolatako azken ekitaldia bertso bazkari musikatua izango da, aurtengo nobedadea. Urtarrilaren 3an izango da, eguerdiko 14:00etan. Bazkarian parte hartuko duten bertsolariak honako hauek izango dira: Unai Iturriaga, Unai Agirre, Maialen Lujanbio eta Iker Osa. Tramaz Eñaut Agirre arduratuko da eta musika jartzeaz berriz, Imanol Kamio eta Aitor Atxeaga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!