Musika eskolako ikasleek kontzertuak emango dituzte gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 16a, 01:00

EKITALDIZ betetako astea izango da hau Astigarragan. Asteko lehen hiru egunetan Musika Eskolako ikasleek eskainitako kontzertuak izango dira. Gaur esaterako bi emanaldi egingo dituzte: 12:30etan klarinete eta piano kontzertua eta 19:00etan saxofoi, talde instrumental eta gitarra kontzertua izango da. Biharko kontzertuan berriz, 19:00etan hasita, pianoa, gitarra eta talde instrumentala entzun ahal izango dira.


Larunbatean nekazal produktuen azoka
Larunbatean Astigarragako nekazal produktuak erosi nahi dituenak aukera ederra izango du J. Barandiaran plazan. Azokan salgai jarriko dituzte herriko baserrietako barazkiak, fruituak, loreak eta landareak. Honetaz gain, merkataritza mota ezberdinetako informazio panelak ikusteko aukera ere izango da azokan bertan. Igandean aldiz, Gabonetako kanten emanaldia izango da, Aiztondo abesbatzaren eskutik. Emanaldia 11:30etan izango da elizan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!