Burumakur itzuli zen Gorengoen Mailako taldea atzo Oñatitik

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 15a, 01:00

Burumakur etorri zen Gorengoen Mailako taldea Oñatitik, Aloña Mendiren aurka 3-2 galduta. Lehenengo minutuan gola sartu zuten hernaniarrek baina lehenengo zatia bukatzerako berdinduta zeuden bi taldeak. Bigarren denboraldian ondo eutsi zioten hernaniarrek, eta saiatu ere, saiatu ziren baina aurkaria indartsua izaki, 3-2 bukatu zuten partidua. Aurkari onak ziren atzokoak, eta hernanirrek ondo jokatu zuten partidua; nahiz eta emaitza txarra izan, partidua ona izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!