Hernaniarrak oso ondo Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 15a, 01:00

hernaniarrak pozik egoteko moduan daude, ederki geratu baitira, larunbatean bukatu zen gazte mailako Gipuzkoako Txapelketan.

Irati Ugalde eta Mirari Pagola zuzenean finalera
Irati Ugalde eta Mirari Pagola bikoteak ez du partidu bakar bat ere galdu eta lehenengo sailkatu dira, beraz, zuzenean finala jokatuko dute, bi aste barru. Eli Gutierrez eta Amaia Irazustabarrena bikoteak partidu bakarra galdu du eta bigarren sailkatu dira; larunbatean finalerdia jokatuko dute. Eneritz Perez eta Ane Lizeaga berdinduta geratu dira eta ikusteko dago sailkapenean nola geratuko diren.

Leire Lukas eta Garbiñe Tijero bikote
Nagusi mailan, eta 3ºC-ko tenperaturarekin jokatuta, Hernaniko bikoteak sospresa eman zion larunbatean Intxaurrondoko taldeari 30-27 irabazita. Leire Lukas eta Garbiñe Tijerok, orain dela hiru aste aurkari eta orain bikote, datorren larunbatean finalerdia jokatzeko txartela lortu dute. Bikoteak partidu ederra jokatu zuen eta ezustekoa ere ederra eman zuen.

Lau bikote hernaniar Sakanan
Bestalde, Etxarri-Aranazen III Sakanako Txapelketa jokatzen ari dira, besteak beste, lau bikote hernaniar, 2 gazte mailan eta 2 nagusi mailan; gazte mailan, Irati Ugalde eta Amaia Irazustabarrenak finalerdia jokatuko dute; Maider Semper eta Garbiñe Tijerok ere finalerdia jokatuko dute. Beraz, datorren asteetan nahikoa lan izango dute hernaniarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!