julio eta Ricardok irabazi dute aurtengo tute txapelketa Belkara auzo elkartean. Atzetik izan dira Teo eta Dani, eta hirugarren postuan, Agustin eta Lopez. Musean berriz, Carlos eta Jaime izan dira jaun eta jabe aurten; bigarren postuan Julian eta Miranda, eta hirugarren postuan, Elias eta Alberto. Irabazleek kopa, txapela eta urdaiazpiko bana jaso zuten atzoko sari banaketan.
Etxekoandre Saria
Jokoan aritzen ez diren bazkideen artean, Etxekoandre Saria ematen dute, zozketa eginda, eta aurten Antonio Gimenez, Felisa Dominguez eta Joxeba Gainzak eraman dute.