gozoak jarri ziren atzo Sorgintxulo auzoko bizilagunak, Santo Tomas eguna aitzaki hartuta. Astebete aurreratu eta atzo ospatu zuten Santo Tomas eguna. Auzoko jendea bildu zen eta giro ederrean txistorra mutur batzuk jan zituzten. Santo Tomas eguna izanik, txistorra izan zen atzoko protagonista. Gustora aritu ziren auzotarrak parrilan egindako txistor ederra probatzen. 20 kilo txistorra ederki antolatu zituzten.
Gabonetako saskia
zozketatu zuten
Urteroko ohiturari jarraituz, Gabonetako saski eder bat ere zozketatu zuten auzo elkarteko kideen artean, eta Luis Alvarez izan zen zorioneko sariduna, 30 zenbakiarekin.