Abenduaren 28ko pelota jaialdiko sarrerak salgai daude dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 14a, 01:00

Pelota jaialdia izango da hilaren 28an, igandea, Hernanin eta dagoeneko jarri dituzte sarrerak salgai; Carrero, Oinddi eta Ibaimendin daude salgai, 30eurotan eserita ikusi nahi izanez gero, 15 eurotan berriz, zutik. Abenduaren 28an, goizean, maila guztietako jokalariak jokatuko dute Hernanin; arratsaldean berriz, pelota jaialdi ikusgarria izango da: aurreneko partiduan, Saralegi eta Oteiza ariko dira Mendiluze eta Argoteren kontra; bigarren partiduan, Berasaluze VIII eta Begino ariko dira Oier Mendizabal eta Aimar Olaizolaren kontra. 17:30etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!