Gorengoen Mailako taldeak Aloña Mendiren aurka, bere aurkari zuzenaren aurka, jokatuko du gaur. Aurkariak Hernanik baino puntu bakar bat gehio du, eta gaur irabaziz gero, Hernanik gora egiteko aukera haundia izango du. Arratsaldeko 16:30etan izango da, Azkoagainen, Oñatin.
Liga nazionaleko jubenilak galdu, nahiz eta ondo jokatu
Atzo Liga nazionaleko jubenilak jokatu zuten etxean, Real Sociedad taldearen aurka eta 0-2 galdu zuten. Lehenengo partean sartu zizkieten bi golak eta, nahiz eta bigarren partean bikain jokatu, ezin izan zioten partiduari buelta eman.