Bolari hernaniarrak Zeraingo bolatokian izan ziren joan den
astelehenean, hilaren 8an, bola eta toka eguneko ospakizunetan. Elur Txoriko Jose Ugalde izan zen txapelduna, 36 brilarekin; Fernando Galarragak seigarren egin zuen, 35 brilarekin; eta Antonio Minerrek zazpigarren, 35 brilarekin. Guztira 40 bolarik hartu zuten parte.
Bestalde, datorren larunbatean, hilaren 20an, berriz ere Zerainen izango dira Hernaniko bolariak, baina oraingoan, Olentzero Sariko tiraldian. Arratsaldez bakarrik izango da tiraldia, 16:00etatik 17:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!