lehenengo mailara igoko dira Oiaga eta San Sebastian, Gipuzkoako Txapelketan, atzoko partidua irabazi eta gero. Zumaiaren aurka jokatu zuten eta 22-13 irabazi zieten bisitariei.
Esnal eta Gorrotxategik ere irabazi egin zuten
Senior kategorian hauek ere, Esnalek eta Gorrotxategik jokatu zuten atzo partidua eta baita irabazi ere, 22-8. Finalerdiko partidua jokatu zuten atzo Behar Zanaren aurka, eta beren etxean irabazi zieten, Bergaran izan baitziren partidua jokatzen.
Datorren astean finala
Atzo finalerdietako partidua irabazi ondoren, datorren astean finala jokatu beharko dute bi pelotari hernaniarrek.