19-15 galdu zuen Hernanik Gernikaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 14a, 01:00

zaila espero zuten atzoko partidua hernaniarrek eta halaxe joan zen. Hasieratik markagailua Gernikako taldearen alde jarri zen eta horrela bukatu zuen, 19-15 emaitzarekin. Orain, bueltaren zain daude.

Hasieratik pattal
Partidua pattal samarra izan zen hasieratik. Hasi eta 14 minutura 19-0 jarri ziren aurkariak. Hernaniarrak saiatu ziren piskanaka-piskanaka lekua irabazten, eta 15 tantu ere egin zituzten baina ezin izan zuten aurretik jarri. Partidua espero bezain zaila izan zen.

Bonusa etxera
Pardidua ez zuten irabazi baina bonus bat edo puntu gehigarri bat lortu zuten, aurkariarekiko aldea 7 puntukoa baino txikiagoa izan baitzen.

Gernika lehenengo sailkapenean
Gernikako taldea lehenengo dago sailkapenean, baina Hernaniko taldea ez dabil urruti. Orain bueltako partidua itxion besterik ez du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!