bi autobus bete jende, guztira 111 lagun, joan ziren joan den azaroaren 29an, larunbata, Goiz Eguzki bilgune sozialetik, egun pasa ederra egitera, Lizarra aldera. Lizarra eta inguruko bazterrak ezagutu, bapo bazkaldu eta ederki asko dantzatuta bueltatu ziren arratsalde partean.
Egun pasa bete-betea, monastegiak bisitatuz
Goizeko 09:00ak aldera abiatu ziren bi autobusak Lizarra aldera. Bertan, Lizarra herria bera, eta inguruko bi monastegi ezagutu zituzten. Bata, Lizarran bertan, Puyko Ama Birjinaren omenezkoa, ondare aberatsa gordetzen duena eta Ama Birjinaren 1085garren urteko irudia duena. Eta bestea, Lizarratik gertu, Aiegin, Jurramendi mendiaren magalean, Nafarroako komenturik garrantzitsuenetakoa dena, Iratxeko monastegia.
Bapo bazkaldu ondoren, dantzaldia
Bazterrak ondo ezagutu eta gero, Iratxe hotelean bazkaldu zuten bapo, arkume errea eta bertako ardoarekin ederki gozatuta.
Bazkariaren ondoren, bingoa egin zuten eta erregaloz beteta itzuli ziren etxera. Bingoaz gain, dantzaldi ederra egin zuten.
Atzo Azagrara
Atzo Azagrara joatekoak ziren Goiz Eguzkiko kideak. Goiz Eguzkik era honetako irteera asko antolatzen ditu eta arrakasta haundia izaten dute. Urrian Segovia eta Avila aldera joan ziren; azaroan berriz, Lizarra aldera eta atzokoan berriz, Azagra aldera.