Kontrakantxa gaztetxearen bigarren urteurrena ospatu zuten atzo.

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 14a, 01:00

Kontrakantxa gaztetxeak bi urte bete ditu, eta hori ospatzeko festa antolatu zuen atzo Gazte Asanbladak. Eguerdiko 12.00ak aldera hasi ziren, txupinazo zaratatsua boteaz; bertsolariak ere izan ziren, eta dotore jantzitako gazte batek zoriontze diskurtsoa irakurri zien bertara hurbildutakoei; ondoren, gaztetxearen logo berria aurkeztu zuten; logoa eskutan hartuta, bertso triki poteoa egin zuten herrian barrena. Eguerdian gaztetxera bueltatu eta giro ederrean bazkaldu zuten. Arratsaldean ginkana egin zuten herrian barrena. Abesteko aukera ere izan zuten, karaokea antolatu baitzuten, eta eztarria ederki findu eta busti zuten. Egitaraua bukatzeko, txarangarekin batera ibili ziren dantzan. Hortik aurrerakoak, ez zituzten egitarauan zehaztu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!