www.argia.com euskera bultzatzen duen web orririk hoberena

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 14a, 01:00

Buber Sariak euskal web orririk onenei emandako sariak dira eta ostegunean eman zituzten aurtengo sariak. Buber Sariak kategoriatan banatzen dira eta euskera bultzatzen duten web orrien kategoria da horietako bat. Bertan, finalisten artean, www.buruntzaldea.org, www.argia.com eta www.dobera.com. web orriak izan dira. Erabiltzaileen botoek erabakitzen dute nortzuk izango diren finalistak eta epaimahai batek erabakitzen du sariduna. Aurten Argiaren web orria izan da sariduna, euskera bultzatzen duten web hoberenen kategorian. Idoia Arregi hernaniarra ere bertan izan zen, www.lotura.com orriak irabazi zuen web orri eskuragarrienaren saria jasotzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!