Aurtengo sagardo berria probatu dute dagoeneko Peña Otaño elkartean.

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 14a, 01:00

Urteroko ohiturari eutsiz, barrikotea egin dute aurten ere Peña Otaño elkartean. Pozik ageri ziren ostiral gauean elkarteko kideak txotx eta txotx artean. 50etik gora lagun bildu ziren elkartean, Petritegiko sagardo berria probatzera, eta adierazitakoaren arabera, «samur sartzen den horietakoa» zen. Sagardoari laguntzeko, ez zuten afari makala: txorizo egosia, bakailau tortila, txuletak eta gazta eta intxaurrak, tradizioak agindu bezala. Bazkideen arabera, 20 urte baino gehiago dira barrikoteak egiten hasi zirela; eta urte batzuetan hiru barrikote ere egin izan dituzte, aldiro sagardotegi ezberdinetako sagardoak probatuz. Atzokoarekin behintzat pozik ageri ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!