Gaur bezalako egun batean, orain dela bi urte, Hernaniko gazteak bildu eta gure beharrei erantzuteko Kontrakantxa Gaztetxea okupatzeari ekin genion.
Ordutik, ugariak izan dira antolatutako ekintzak: bazkariak, irteerak, bideo emanaldiak, kontzertuak, tailerrak, elkartasun ekintzak...
Bidean oztopo ugari izan dira eta izaten jarraitzen dugu, baina, hala ere, gogor eta indartsu, aurrera jarraitzen dugu gure ametsetan sinesten dugulako.
Hau guztiagatik, beharrezkoa da jarraitzea lanean, eta denon artean gure ametsa egi bihurtzeko bidean.
ZORIONAK
KONTRAKANTXA!!!
Hernaniko Gazte Asanblada