Iñaki Arratibel EA-ko bozeramaileari erantzuna (abenduaren 10ean argitaratutako prentsa oharra)

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 13a, 01:00

 

Ez da batere harritzekoa, zuek, bizi dugun salbuespen egoera ukatzea, hain zarete faltsuak, hipokritak eta zinikoak. Salbuespen egoerak errepresio eta sufrimendu asko ekarri dizkio Euskal Herriari. Zuek berriz, hasiera hasieratik ibili zarete lanean espainiar gobernuarekin eta honen diktadura monarkikoarekin. Alderdi sozialistarekin duzuen elkartasuna ere ez da kasualitatea. Ez da, era berean, kasualitatea zuek ilegalizazioen eta debekuen aurka ahotsa altxatzen ikustea. Askotan hitz egin duzue politikaren aniztasunaz, baina aldi berean, beste alde batera begiratzen duzue. Hori ez al da inposaketa? Ez al da kolaborazioa? Akaso ez al zineten Batasunaren ilegalizazioaz aprobetxatu? Eta, akaso ez al zenuten beste momentu batean Batasunarekin kolaboratu? Orain berriz, gauza bera ari zarete egiten jada ilegalizatuta dagoen ezker abertzalearekin. Beti altxa izan duzue ahotsa espainiar gobernuarekin batera, boterea ematen dizueten leku horietatik: udaletxeak, Lakua, Legebiltzarra... Guzti hori botoak lortzeko eta Euskal Herriari sufriarazteko egiten duzue. Era berean, galdu dituzuen udaletxeak, tartean Hernanikoa. berreskuratzeko egiten duzue. KANPORA! INDEPENDENTZIA eta ERABATEKO ASKATASUNA.

Joan Sanchez Bolet (*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!