Gaztetxeak bi urte bete dituela ospatuko dute gaur, Gazte Asanbladak antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 13a, 01:00

FESTA eguna da gaur Gaztetxeko kideentzat. Bi urte bete dira Hernaniko gazteek Kontrakantxa gaztetxea okupatu zutela, eta hori ospatzeko, ekitaldi ugari antolatu dituzte. Ekitaldiak Gazte Asanbladak antolatu ditu, eta eguerdiko 12:00etan hasiko dira, Gaztetxean izango den txunpinazoarekin. Ondoren, herriko taberna eta kaleetan barrrena bertso-triki poteo egingo dute. Eguerdiko 14:30etan berriz, Gaztetxean bilduko dira bazkaltzera. Sabelak ondo bete eta 17:30etatik aurrera ginkana izango da herrian zehar. Ondoren, ahotsa martxan jartzeko aukera izango dute Garin tabernan izango den Karaokean. Eguna txarangarekin bukatuko dute, iluntzeko 20:00etatik aurrera.

Ekintza ugari azken bi urtetan
Kontrakantxa Gaztetxea okupatzearen helburuetako batzuk ziren gazteak biltzea eta hauen beharrei erantzuteko lekua izatea. Asko izan dira azken bi urtetan antolatu dituzten ekintzak: kontzertuak, tailerrak eta abar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!