HERNANIKO liburutegiak, herriko ikastetxeekin elkarlanean, liburuetako idazle edo protagonistak ekartzen ditu Hernanira, ikasleekin berriketan aritzeko. Liburuaren aukeraketa ikastetxeetako maisuek egiten dute eta ikasle guztiek irakurtzen dute. Ondoren, liburuko zalantzak eta bitxikeriak komentatzen dituzte idazle edo protagonistarekin.
Ainere Tolosa ostegunean
Urumea ikastolako ikasleek Kutsidazu bidea, Ixabel liburua irakurri berri dute eta ostegunean, liburuko protagonistetako bat izan zen liburutegian, Ainere Tolosa. Berak egin zuen Ixabelen papera liburuaren anztezlana eta pelikula egin zirenean.