asteburua garrantzitsua izango da Hernaniko pelota munduarentzat, partidu inportanteak jokatuko baitira, batez ere senior mailan.
Partidu garrantzitsuenak
Gipuzkoako txapelketan, Oiaga eta San Sebastianek lehen kategoriarako igoera jokatuko dute Zumaiaren aurka. Gaur, goizeko 10:00etan hasita kiroldegian. Senior kategorian baita ere, Iñaki Esnalek eta Aitor Gorrotxategik finalerdietako partidua jokatuko dute Behar Zanaren kontra, gaur, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Bergaran.
Paletan, Garbiñe Tijerok eta Leire Lukasek Intxaurrondoren aurka jokatuko dute, gaur, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Ibarran.
Infantilen kategorian final zortzirenak jokatuko dituzte. Oiartzunen Ohian Lujanbio arituko da Azkoitiaren aurka 16:30etan. Igeldon berriz, Hodei Noble Lizardiren aurka, 16:00etan.
Gainontzeko partiduak Hauek izango dira jokatuko diren beste partiduak: Lizeaga-Perez/Irazustabarrena-Gutierrez, Jorrin-Zabalgi/Ataun, Zapiain-Noble/Antiguo, Leonet-Garcia/Oiarpe, Etxenike-Elorza/ Txapagain, Arrieta-Otaegi/Santxo-Azpitarte .