hernanin aurten ere ez da Bertsolata faltako. Joan den urtekoa baino laburragoa izango den arren, bertsoekin disfrutatzen duenak izango du nahikoa aukera.
Hasiera asteazkenean
Hernaniko Bertsolatak lau saio izango ditu guztira, asteazkenean hasi eta urtarrilaren 3a bitartean.
Lehenengoa datorren astean izango da, hilaren 17an, asteazkena. Urteroko moduan, lehen saioan haurrak izango dira nagusi. Ekitaldian parte hartuko duten bertsolariak Jon Maia eta Agin Rezola izango dira. Haurrentzako saioa dela kontuan izanda, gai jartzea ere berezia izango da; Unai Gaztelumendi bertsolaria arituko da gaia jartzen, baina marrazki bidez.
Bertsolatako bigarren ekitaldia Bertso jaialdia izango da, Gabonen bueltan, hau da, abenduaren 27an. Bertsolariak honakoak izango dira: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Unai Gaztelumendi eta Xabier Legarreta. Gai jartzen Joxe Luis Urdangarin izango da. Hitzordua, 22:30etan, Biterin; sarrerak jaialdia baino lehenago salduko dira bertan, 6 euroan.
Gabonen bueltan hau ere, erronda izango da Urte Zahar egunean. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera herrian zehar.
Bertsolatako azken ekitaldia bertso bazkari musikatua izango da; urtarrilaren 3an, eguerdiko 14:00etan. Bertsotan Unai Iturriaga, Unai Agirre, Maialen Lujanbio eta Iker Osa izango dira. Tramagile berriz, Eñaut Agirre eta musika jartzen Imanol Kamio eta Aitor Atxega. yy