Udal aldizkari berria ikusita, poztu besterik ez dut, ikusita zein garrantzia eman zaion harrobia errehabilitatzeko proiektuari, aurreko legegintzaldian egina eta oraingo udal gobernu taldeak bereganatua. Egia esan, poza ez da erabatekoa, izan ere, nahiz eta aurreikusitako finantziazio sistema mantendu, etekin haundia emango zuena, etekin hau ez da erabiliko Villa Politenan aterpetxe bat, gune kulturalak eta biltzeko guneak eraikitzeko, Etxeberri eta Florida zonalderako, aurreko proposamenean aurreikusten zen bezala.
Uste dut Hernanirako askoz ere egokiagoa izango zela, harrobiko proiektua egiteaz gain, aterpetxea ere egitea, are gehiago, orain Udal egituraren barruan, Turismo Teknikari lanpostua sortu denean, eta jakin badakigu, honelako lekuetara jende asko hurbiltzen dela, turistak, gazteak eta familiak batez ere, besteak beste prezioz eta erakargarriak direlako.
Gainera, inguruko herritarrek eskatu zituzten kultura lantzeko eta biltzeko guneak, ikusten baitzuten honelako azpiegiturak behar zirela auzoan. Agian zortea dago, eta etorkizunean, ideia hau ere gustatuko zaio udal gobernu talde honi.
Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramailea (*Erredakzioan euskeratua)