Sukaldaritza ikastaroa egingo dute Gure Etxola emakume zentroan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 12a, 01:00

gure Etxola emakumeen zentroak azken urteotan sukaldaritza ikastaroa prestatu du, Gabonei begira, etxeko otorduak gehixeago mimatzeko. Aurten ere antolatu du eta datorren astean izango da, hilaren 17 eta 18an, asteazken eta ostegunean, arratsaldeko 17:00etan hasita, Gure Etxolako egoitzan bertan.

Iñaki Ubiria maisu
Punta-puntako profesionalak ekartzen dituzte ikastaroak ematera eta aurten ezin gutxiago izan; horregatik, Iñaki Ubiria sukaldaria etorriko da, Luis Irizar sukaldariaren eskolakoa.

Gizon eta emakumeak mantala jantzita
Elkarteak nahi duten herritar guztiak gonbidatu ditu ikastarora joateko, emakume zein gizon, mantala jantzi eta sukaldean saltseatzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!