‘Piano bat bertsotan’ ikuskizuna gaur Ainhoa Ansa eta Jagoba Astiazaranekin

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 12a, 01:00

Musika ere bat-batean asma daiteke, bertsolaritzan bezalaxe. Horixe da Ainhoa Ansak eta Jagoba Astiazaranek erakustsi nahi dutena Piano bat bertsotan ikuskizunarekin.

Ikuskizun partehartzailea
Gaurko ikuskizunean publikoa izango da protagonista, izan ere, publikoak aukeratuko ditu musikoek jo eta abestu beharreko abestiak, eta hauek bat-batean inprobisatuko dute. Aldi berean, pantaila haundi baten bidez, publikoak bistan izango ditu abestien letrak, kantatu nahi duenarentzat. Ikuskizuna era eta adin guztietako jendearentzat da egokia.

Abilidadea behar
Gaurko ariketa egiteko abilidade haundia behar dute musikariek, bat-batean agian sekula jo gabeko abestiak jo eta kantatu beharko baitituzte. Gaurko bi artistei ordea, ez zaie eskarmenturik falta. Ainhoa Ansa aranoarrak ahotsa eta gitarra jarriko ditu gaurkoan. Urteak daramazki kantugintzan, tailer, emanaldi, lehiaketa eta abarretan. Ansa Ahizpak taldeko kide izatetik da, besteak beste, ezaguna. Jagoba Astiazaranek ere pianoa eta ahotsa jarriko ditu. Goi mailako musika ikasketak egiten ari da, eta sari mordoska irabazi ditu dagoeneko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!