Bozeramaile Batzordeak PSE-EEren egoitzaren kontrako erasoa salatu du

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 11a, 01:00

bozeramaile Batzordea bildu zen atzo. PSE-EE, EAJ-PNV, EA, EB eta PPko zinegotziak bildu ziren eta aho batez onartu zuten erasoa kondenatzeko testua. Testuak gaitzesten ditu «alderdi sozialistaren Hernaniko egoitza behin eta berriz jasaten ari den erasoak. Indarkeriaren estrategiak ez du demokrazia menperatuko». Bere elkartasuna adierazi nahi die alderdiko ordezkariei eta inguruko jendeari, «ezin da ametitu inolako erasorik, hori herriaren askatasunari eraso egitea baita. Eskatzen diogu MNLV delakoari, hernaniarren bake nahiari kasu egiteko eta ez inposatzeko ideiak indarkeriaren bidez». Bere esanetan, «alderdi demokratikoak elkartu behar dira, indarkeriari aurre egiteko».

Kalera atera beharra
Idatzian dei egiten diete hernaniarrei, erasoa gaitzesteko, eta diote beharrezkoa dela «kalera ateratzea, indarkeriaren aurka, eta bakearen alde».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!