Eusko Alkartasunako bozeramaileak, Iñaki Arratibelek, Kronikara bidalitako prentsa ohar baten bidez, larunbat gaueko Alderdi Sozialistaren egoitzaren kontrako erasoa gaitzetsi eta alderdi sozialistako kideei «elkartasuna» adierazi die.
Aurpegi totalitarioa
Prentsa oharrean jarraitzen du esanez, «Ezker Erradikalak herriaren aniztasuna aldarrikatzen duen bitartean, herri honen zati bati erasotzen dio, bere benetako aurpegi totalitarioa agerian utziaz».
Inposaketarik ez
Arratibelek dioenez, «Giza Eskubideen bidetik eraiki behar da herria eta, urratzen dituztenak, herriaren kontra jartzen dira. Euskal Herriak ez du, ez lehen, ez orain, inposaketarik onartuko».