Zikloturista taldeak federazio lizentziak tramitatuko dizkie kideei

Kronika - Erredakzioa 2008ko abenduaren 9a

JOOC Zikuñako Ama zikloturista taldeak 2009ko federazio lizentziak tramitatuko ditu kideen artean. Lizentzia egin nahi dutenek elkarteko bulegotik pasa beharko dute hurrengo egunetan: abenduak 12, 19 edo 26, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Urteko kuota eta lizentziagatik guztira 100 euro ordaindu beharko dira, eta ordainketa abenduaren 20a baino lehen egin beharko da. Elkarteak ordainketa egiteko bi modu jarri ditu: bakoitzaren kontuko 20 digituak ematea edo dirua 21010041030126160852 zenbakian sartzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!