Hausnarketa egin, eta neure buruari galdetzen diot zergatik ospatzen ote dugun abenduaren 6a jai egun bezala. Konstituzio eguna ospatzen al da Hernani bezalako herri batean? Zergatik zor dio horrelako errespetua eta obedientzia egun horri Hernani bezalako herri iraultzaile batek? Agian, egun hori, borroka egun bezala ospatzea koherenteagoa izango litzateke. Egun horretan besteak beste, espainiar estatuaren kontra, monarkiaren kontra eta sistema kapitalistaren kontra egin beharko litzateke. Ez al dauzkagu ba Konstituzioaren ondorioz errefuxiatutako, erahildako, torturatutako, kartzelaratutako eta dispertsionatutako hernaniarrak?
Kontuan izanda Konstituzioa gehiengo batengatik ukatua izan zela, eta gainera, Hernani ezker abertzaleak gobernatzen duela, zergatik ez dugu guk, herritarrok, behetik Independentzia aldarrikatzeko eskubidea erabiltzen? Ezin ditugu besoak gurutzatu, geldirik egon eta ´jai egun` hau nola ospatzen duten begira geratu, ez baita gure ´jai eguna`, inposatutakoa baizik. Mobilizatu egin behar gara!!!.
Bestalde, nire errespetua zor diet Hernaniko alde zaharretik ordu erdiko protesta egin zuten gazteei, beraiek ez baitzuten Konstituzioa ospatzeko inposizioa onartu. Hau guztiagatik eta gure helburuak egi bihurtu daitezkeelako SEGI! BETI AURRERA! INDEPENDENTZIA!
JOAN SANCHEZ BOLET
(*Erredakzioan euskeratua)