Ezkurra eta Gazteluk ligaxkako lehen puntua lortu zuten Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abenduaren 9a

BINAKAKO erremonte txapelketa joan den astean hasi zen, eta Galarretako lehen partidua larunbatean jokatu zen. Txapelketako bigarren partidua zen, eta aurrez aurre Ezkurra-Gaztelu eta Altuna II-Eizagirre aritu ziren. Partidu hasieratik Ezkurra eta Gaztelu nagusi izan ziren. Ezkurrak partiduko pisua hartu zuen, eta Gazteluk, nahiz eta torneoan debutatu, ondo eutsi zion Eizagirreri; markagailuan 31-17 jarri ziren aurretik. Partidua amaitzear zela ordea, Altuna II eta Eizagirreren erreakzioa etorri zen. Eizagirrek ikaragarrizko sakeak atera zituen eta Altunak gehiago arriskatu zuen; izugarrizko partziala egin eta 37-37an jarri zen markagailua. Hala ere, azkenean, partidua Ezkurra eta Gaztelurentzat izan zen, 40-37 irabazita.

Partidua bertan behera
Iruñean, jokatu behar zen 3garren partidua, bertan behera geratu zen, pelotalekuan hezetasuna baitzegoen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!