larunbat gauean Elkano kaleko PSE-EEren egoitza erasotu zuten. Hiruzpalau koktel molotoff bota zituzten; eta PSOE alde hemendik utzi zuten idatzia. Alderdiko ordezkarien esanetan, ez zen kalte haundirik izan, «itxita zegoelako, gainera, intentzioa da kontuan hartu behar dena».
Gipuzkoako PSE-EEk erasoa kondenatu eta adierazi zuen ez dutela «atzera egingo, eraso eta mehatxuen aurrean».
Erasoa kondenatzeko eskatu diote udal gobernu taldeari
Hainbat instituzioen babesa jaso zuen alderdi sozialistak. Rafaela Romero sozialistak, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak, erasoa salatzeko eskatu zion udal gobernu taldeari. Hernaniko PSE-EEko ordezkari batek Kronikari azaldutakoaren arabera, «oraindik ez dugu gobernu taldearen berririk, ezta telefono dei bat sikiera».