GAZTEEN 14garren dantza txapelketa izan zen atzo Plaza Berrin. Eguraldiak atertu egin zuen eta azkenean ez zuten Sandiusterrira joan beharrik izan. Txapelketan 10 eta 15 urte arteko 14 bikotek hartu zuten parte, eta epailearen ustez, Orio eta Donostiako Mikel Otegi eta Estela Atorrasagasti izan ziren onenak. Gainerako sariak Azpeitia aldera joan ziren: bigarren postua lortu zuten Jon Aranguren eta Ainhoa Bereziartuak; hirugarrena, Mikel Subinas eta Miren Ibarzabalek; laugarrena, Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxagak; eta bosgarrena, Amets Amubieta Maialen Aldalurrek. Hernanitik parte hartu zuen bikoteak, Maria Saavedra eta Suharri Rodriguezek osatutakoak, ez zuen saririk lortu baina lan polita egin zuen. Urtero bezala euskal jantzi ederrenaren saria ere eman zuten eta aurtengoan Lezo eta Pasaiako Iker Sanz eta Idoia Besadak irabazi dute.