«Belaunaldi oso baten ametsa hil dute, diktadura Somozistaren kontra borrokatu eta iraultza eraiki zuena»

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 7a, 01:00

NIKARAGUAKO Teresa Blandon Gadea izan da aste honetan Hernanin, Berdintasun Kontseiluak antolatuta. Teresa Blandon aktibista feminista eta soziologoa da eta emandako hitzaldian Nikaraguako feminismoaren egoeraz hitz egin zuen, baita Frente Sandinistaren eraldaketaz ere.

Teresa Blandonek azaldu zuenez, mugimendu feministak urtetan egin du sandinismoaren alde. «Sandinismoa estruktura sozioekonomiko berri baten alde egiten zuen indarra zelako eta emakumeak mugimendu horren frente guztietan izan ginen». Akordio politikoak Joan den 2007ko urtarriletik Frente Sandinistako Ricardo Ortega da Nikaraguako presidentea.

Teresa Blandonek azaldu zuenez, Frente Sandinistak eraldaketa haundia izan du azken urteetan: «Frente Sandinistak hainbat akordio egin ditu Partido Liberal Constitucionalistarekin (PLC). Esaterako, adostu zuen presidentzia lortzeko botu portzentajea aldatzea, lehen %47 behar izaten zen, eta akordioaren ondoren botoen %35 nahikoa zen presindentzia lortzeko. Frente Sandinista botoen %38a jaso zuen eta horrekin batera presidentzia». Horrekin batera azaldu zuenez, akordio hauek medio, Frente Sandinistak aborto terapeutikoa debekatu zuen, urteetan legezkoa izan zena. Teresa Blandonen iritziz, Frente Sandinistak PLCarekin botere banaketa bat adostu du «eta horrekin batera barne garbiketa bat egin du, ezkerrekoa eta kritikoa ziren pertsonak kanporatuta». Guzti honek belaunaldi oso baten ametsarekin bukatu duela azaldu zuen «diktadura Somozistaren kontra borrokatu zuena eta iraultza eraiki zuena».

Mugimendu feministari dagokionean, azaldu zuenez, mugimendu autonomo bezala funtzionatzen ari da gaur egun. Hala ere, zatiketa ere badagoela azaldu zuen, batzuek alderdi politikoekin bat eginda egin nahi baitute aurrera.

Gaur egungo borroka
Gaur egun dituzten borrokak ere aipatu zituen, eta horien artean daude, haien kontrako kanpainaren aurrean lider femenistak babestea eta aborto terapeutikoa berriro ere ezartzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!