Mendiriz Mendik mendi irteera egingo du Santiagomendira gaztetxoekin; igandean izango da, 08:30etan abiatuta, Atsegindegitik. Bihar da izen emateko azkeneko eguna. Helduek ere egingo dute irteera, hilaren 28an, eta Santio Bidearen 4garren etapa (Hernani-Alegi) egingo dute, Gudarien plazatik abiatuta, 08:00etan; hauek hilaren 26a baino lehen eman behar dute izena. Horretarako, Iturregi plazako bulegotik pasa behar da, astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!